Leintz Eskola Kirolak jarduna berreskuratu du

Eneko Azurmendi 2021ko urt. 13a, 17:04
Jarduna eten aurreko argazkia, Aramaion.

Dekretu berria gaur sartu da indarrean, eta bi hilabete luzeren ondoren, bueltan daude berriro Leintz Eskola Kiroleko saioak. Dena den, Eskoriatzan ez dute hasterik izan, herriak duen intzidentzia tasagatik, eta eskolak etenda jarraitzen du herri horretan. "Egoera aldatzen denean baimenduko da eskola kirola", azaldu dute.

Gaurtik aurrera, eta 100.00 biztanleko intzidentzia tasa 500 biztanle baino gutxiago duten herrietan, eskola kiroleko saioak hasi dituzte, bakoitza bere egun eta ordutegiarekin. "Badirudi eskola kirolaren alde egin ditugun aldarrikapenek bere fruituak eman dituztela", nabarmendu dute. "Eskerrik asko zuen eta zuen seme alaben pazientziagatik eta poz handia izango da eskola kiroleko saioetan berriz ere guztiekin gozatu ahal izatea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak