Atzo atzemandako zazpi positiboak batuta, pandemia hasi zenetik 4.758 dira koronabirusa hartu duten debagoiendarrak. Azken egunetan datuek hobera egin dute, baina atzo LABIren Batzorde Teknikoak markatutako helmugatik urruti daude oraindik. Adituen arabera, intzidentzia-tasak 100.000 biztanleko 60ra murriztea komeni da.
Bailaran, Aramaio dago zenbateko horrengandik gertuen (67,57), eta Eskoriatza urrutien (755,54). Halere, Eskoriatzaren tasa 828,66koa zen herenegun; hortaz, 73 puntu jaitsi da. Mapa honetan daude bailarako herri guztietako datu eguneratuak:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
979 positibo Hego Euskal Herrian
14.165 proba diagnostiko egin ziren atzo, eta %6,7k eman zuen positibo EAEn (herenegun baino %1,5 gehiagok) eta %8,4k Nafarroan (%1,3 gutxiagok). Beste modu batera esanda, 979 positibo berri baieztatu zituzten Hego Euskal Herrian: 492 Bizkaian, 219 Gipuzkoan, 162 Nafarroan, 91 Araban eta hamalau beste lurralde batzuetan erroldatutakoen artean.
Ospitaleetan, azken datuen arabera, 549 lagun daude ingresatuta, horietatik 7590, ZIUn. Atzo ospitaleratu zituztenak, berriz, 51 izan ziren: 45 EAEn eta sei Nafarroan.