23 positibo erregistratu dira asteburuan, Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 11a, 12:53

Astelehena izanik, tabernen egoera arautzen duen oharra ere kaleratu du Osasun Sailak, eta bailarari dagokionez, ez dago aldaketarik: herri guztietan zabalik egon daitezke ostalaritzako establezimenduak, Eskoriatzan salbu.

Egubakoitzean egindako probek zazpi positibo hauteman zituzten bailaran (bina Aretxabaletan, Arrasaten eta Eskoriatzan eta bakarra Bergaran), zapatukoek, berriz, hamar (lau Arrasaten, bina Eskoriatzan eta Oñatin eta bana Aretxabaletan eta Bergaran), eta atzo egindakoek sei (bi Arrasaten eta bana Aramaion, Bergaran, Leintz Gatzagan eta Oñatin). Guztira, 23 kasu berri erregistratu dira, eta hortaz, pandemia hasi zenetik, 4.751 debagoiendarrek hartu dute gaitza.

HERRIAK ASTEBURUKO POSITIBOAK METATUAK 1.000 BIZTANLEKO
Arrasate +8 2.109 95,51
Eskoriatza +4 251 61,17
Aretxabaleta +3 440 62,15
Bergara +3 1.066 70,90
Oñati +3 602 52,49
Aramaio +1 76 51,35
Leintz Gatzaga +1 8 32,00
Antzuola 0 148 67,92
Elgeta 0 51 45,09
GUZTIRA 23 4.751 73,31

Intzidentzia-tasei erreparatuta, 5.000 biztanletik gorako herriek antzera jarraitzen dute: kolore laranja dute Aretxabaletak eta Arrasatek eta horia Bergarak eta Oñatik. Mapa honetan daude herri guztietako datuak:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

693 positibo Hego Euskal Herrian

Atzo Hego Euskal Herrian egindako 12.075 probetatik %5,2ak eman zuen emaitza positiboa EAEn eta %9,7k Nafarroan; 693 kasu atzeman ziren, alegia. 322 baieztatu ziren Bizkaian, 166 Gipuzkoan, 133 Araban, 67 Araban eta bost bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

Bestetik, azpimarratzekoa da azken oinarrizko birsorkuntza datua: 1,21ekoa da EAEn. Atzoko egunez pandemia hedatu egin zela esan nahi du zenbateko horrek.

Bukatzeko, EAEko ospitaleetan egoerak okerrera egiten du egunetik egunera. Urtarrilaren 1etik hona, 87 lagun gehiago daude ospitaleratuta; beste modu batera esanda, hamar egunetan ia 90 pertsona gehiago ingresatu dituzte. Hego Euskal Herriko azken datuen arabera, 45 lagun ingresatu zituzten atzo, eta guztira, 538 daude erkidegoko erietxeetan; horietatik 76, ZIUn.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak