Hiru positibo berri eta hildako bat Aretxabaletako adinekoen egoitzan

Uxue Igarza Loiola 2021eko urtarrilaren 7a

Azken datuen arabera, bailarako adinekoen egoitzetan 49 kasu aktibo daude: 46 Aretxabaletako GSR egoitzan eta hiru Oñatiko San Martinen. Gipuzkoa osoan, berriz, 67 kasu aktibo daude.

Bederatzi egoiliarrek gainditu dute azken orduetan COVID-19a Aretxabaletako GSR adinekoen egoitzan, baina hiru egoiliar kutsatu dira. Hortaz, 46 dira kutsatuta daudenak. Bestetik, egoiliar bat hil dela ere jakinarazi du Foru Aldundiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak