Sei positibo berri baieztatu dituzte bailaran; bost Arrasaten, bakarra Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urt. 5a, 13:03

Arrasateko kaleetan jendea.

Atzo egindako probek bost kasu antzeman dituzte Arrasaten eta bakarra Eskoriatzan. Hala, guztira, sei positibo berri baieztatu ditu Eusko Jaurlaritzak, Debagoienean; herenegun baino bost kasu gutxiago.

Azken positiboak batuta, datuek erakusten dute pandemia hasi zenetik 4691 debagoiendarrek hartu dutela COVID-19 gaitza. Gehienak arrasatearrak dira (2082). Jarraian, ia erdiak izan arren, bailarako bigarren herria, kasu positibo gehien batzen dituena Bergara da (1054). Eta kasu positibo gutxien jaso duen herria pandemia hasi zenetik, bestalde, Gatzaga da (7). Datu guztiak daude goiena.eus webguneko 'azken datuak' atalean.

Mapa honetan daude herri guztietako datuak, eguneratuta:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Euskadiko koronabirusaren egoera epidemiologikoaren arabaera, 6.781 proba egin zituzten atzo, eta, horietatik 480 pertsonek eman zuten positibo; hau da, %7,1k.

Atzoko datuetan, Lurraldeen arabera, Araban 82 pertsonek eman zuten positibo, Bizkaian 228k, Gipuzkoan 169k, EAEz kanpo erroldatutako bakarrak, eta Nafarroan, 147 pertsonek.

Horrekin batera, Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 43 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVID-19a duten 75 pertsona ZIUn daude. Guztira, Osakidetzan ospitaleratuta daudenak 277 pertsona dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak