Probintziaka, Bizkaian zenbatu dira positibo gehien, 152 guztira. Gipuzkoan 138 positibo atzeman dira, eta Araban 72. Beste erkidego batzuetako 8 positibo gehitu behar dira zerrenda horretara.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 28 pertsona ospitaleratu zituzten atzo. Bestalde, COVID-19a duten 79 pertsona daude ZIUn gaur egun.
Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dira.