Aretxabaletako egoitzan hiru egoiliar hil dira eta beste batek positibo eman du

Mirari Altube Arrese 2021ko urt. 2a, 19:37

Gipuzkoako egoitzen sarean positibo bakarra hauteman dute azken orduetan, Aretxabaletako GSR egoitzan. Lau egoiliarren heriotzaren berri ere eman du Foru Aldundiak, horietako hiru GSRn izan dira.

Laugarren heriotza Donostiako Hermano Garate-San Ignacion izan da. 

Horiez gain, bi lagun sendatu dira Aretxabaletan, bat Irunen eta hamasei Errenterian. 

Joan den zapatutik hona hamar egoiliar hil dira Aretxabaletan. Eta gaur gaurkoz 57 positibo aktibo daude. Oñatiko San Martin egoitzan ez da aldaketarik izan eta lau dira positibo aktiboak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak