Lurraldeen arabera, 80 positibo kontatu dira Araban, 119 Bizkaian eta 95 Gipuzkoan. Datu horiei beste erkidego batzuetako 8 kasu gehitu behar zaizkie. Nafarroan 1.287 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 103 pertsonak eman zuten positibo, hau da, %8ak. Gainera, bost hildako izan direla azken egunetan jakinarazi du Foru gobernuak.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 23 pertsona ospitaleratu ziren atzo Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, berriz, sei. Gaur egun COVIDa duten 77 pertsona daude EAEko ZIUren batean.
Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko direla adierazi du Eusko Jaurlaritzak