EAEn 7.111 test egin dituzte eta horietatik 490 izan dira positibo, hau da, proben %6,9 (atzoko positibotasun-tasa %6,1 izan zen). Nafarroan, ostera, egindako 2.046 probetatik, 138 izan dira positiboak, %6,7 (atzokoa, %5,5).
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 35 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEko ospitaletan, eta 79 pazientek jarraitzen dute ZIUn.