Hiru kasu horietako bi Aretxabaletako GSR egoitzan atzeman dituzte eta bat Oñatiko San Martin egoitzan. Aretxabaletako GSRren kasuan, 61 dira positibo aktikoak gaur gaurkoz eta 20 dira sendatu berriak. Oñatiko San Martinen kasuan, hiru dira une honetan positibo aktiboak.
Lau hildako ere izan dira Gipuzkoako egoiliarren artean, horietako hiru Aretxabaletakoan eta laugarrena, Donostiako Hermano Garate-San Ignacio egoitzan.