Bi hildako gehiago Aretxabaletako GSR egoitzan

Txomin Madina Milikua 2020ko abe. 28a, 16:08

Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman duenez, COVID-19ak jotako beste bi egoiliar hil dira azken orduetan Aretxabaletako GSR egoitzan. Guztira 84 dira Debagoieneko adinekoen egoitzetan koronabirusa duten egoiliarrak.

Bi pertsona hil dira azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, biak ere Aretxabaletako Debagoiena GSR-eko egoiliarrak. Pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik, abuztuaren 11tik, 126 pertsona zendu dira koronabirusagatik Gipuzkoako egoitzetan.

Foru Aldunditik jakinarazi dutenez baita ere, momentu honetan 84 kasu daude aktibo bailarako egoitzetan: 82 Aretxabaletakoan eta bi, atzo bezala, Oñatiko San Martin egoitzan.

Aita Menni ospitalea

Aita Menni ospitalean, bestalde, pertsona bakarrak du koronabirusa. Ospitaletik aditzera eman dutenez, asintomatikoa da eta ospitaleko COVID unitatean dago isolatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak