516,61eko intzidentzia-tasa erregistratu du Eskoriatzak, eta denbora gutxiz irekita egon diren tabernak itxi beharko dituzte. Jaurlaritzaren arabera, 500etik gorako tasa izatea eta azken zazpi egunetan bi positibo baino gehiago izatea dira ixteko arrazoiak. Leintz Gatzagaren kasuan ere, agindu bera eman du Osasun Sailak, izan ere, azken astean hiru kasu hauteman dituzte.
Bestetik, Aramaion ez da positibo berririk izan azken egunetan, eta intzidentzia-tasa 531,21ekoa bada ere, ostalaritzako establezimenduak berriz ireki ahalko dituzte agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean.
Arrasaten eta Aretxabaletan, tasa jaitsi den arren, oraindik urrun daude 500en azpitik kokatzetik.