Egoiliar bat zendu da Aretxabaletako GSR egoitzan

Uxue Igarza Loiola 2020ko abenduaren 27a

Adineko egoitzen berri eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta bailarako adinekoen egoitzei dagokienez, azken orduetan, Aretxabaletako egoiliar bat hil da. 

Atzoko egunez, ez zen positibo berririk hauteman Debagoienean eta ez zen inor sendatu. Dena den, 86 kasu aktibo daude bailarako egoitzetan: 84 Aretxabaletan eta bi Oñatiko San Martin egoitzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak