Sei positibo berri eta heriotza bat, bailarako egoitzetan

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 26a, 16:49

Azken hiru egunetan sei positibo berri hauteman dituzte bailarako adinekoen egoitzetan: bost Aretxabaletako GSR zentroan eta bat Oñatiko San Martinen. Bestetik, Arrasateko Benito Mennin kutsatuta zegoen egoiliarra sendatu egin da.

Bost kasu berri baieztatu dituzte Aretxabaletako egoitzan azken bi egunetan, eta azken datuen arabera, 85 dira COVID-19a duten egoiliarrak. Bestalde, GSRko egoiliar bat ere zendu da, gaitza dela-eta.

Oñatiko San Martin egoitzan, berriz, beste egoiliar batek eman zuen positibo abenduaren 23an, eta bi dira bertan dauden kasu aktiboak.

Bestetik, Arrasateko Benito Mennin ere positibo aktibo bat egon dela jakinarazi du Aldundiak, baina azken orduetan sendatu egin da; hortaz, azken berrien arabera, ez dago kasu aktiborik jada.

Kasu gehien, Aretxabaletan

Gipuzkoako adinekoen egoitzei erreparatuta, Aretxabaletan daude positibo aktibo gehien (85), eta atzetik ditu Errenteriako Sanmarkosene (28) eta Donostiako Hermano Garate (22). Guztira, Gipuzkoa osoan, 158 egoiliar daude kutsatuta, atzora arte egindako jarraipenaren arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak