Lurralde bakoitzean hautemandako kasuei dagokienez, 123 baieztatu dira Bizkaian, 82 Nafarroan, 63 Gipuzkoan eta 42 Araban.
Bestetik, erietxeetan, 29 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta azken datuen arabera, 104 pertsona daude ZIUn.
Lehenengo txertoak, bihar
Pfizer eta BioNtech konpainien 560 txerto iritsiko dira bihar Hego Euskal Herrira, eta Gobernuek jakinarazi dute zein egoitzatan jarriko dituzten lehenengo dosiak: Gasteizko Ajuria egoitza, Elorrioko Laguntza Zentroa, Hondarribiko Caser Betharram egoitza eta Iruñeko El Vergel egoitza izango dira lehenengoak.
Gobernuek aurreratu dutenez, lehenengo txertaketa-etapan 193.050 dosi jasoko ditu Euskal Autonomia Erkidegoak, eta Nafarroari dagokionez, 36.000 lagun txertatuko dituzte lehenengo hiru hilabeteetan.