Behera egin du positibo kopuruak Gipuzkoan; 124 atzeman dituzte azken orduetan

Mirari Altube Arrese 2020ko abe. 25a, 12:38

Abenduaren 24an, 9.165 proba egin zituzten Hego Euskal Herrian eta horietatik 514 izan ziren positiboak: 63 Araban, 124 Gipuzkoan, 218 Bizkaian, 104 Nafarroan eta beste erkidego batzuetan erroldatutakoak bost. 

Hala, positibotasun tasa %5,7 da EAEn , atzokoa baino altuagoa, Bizkaian baieztatutako positibo kopuruak gora egin duelako. Nafarroakoak, ostera, behera egin du azken orduetan eta %5,3 da gaur gaurkoz. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 39 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn, eta 89 pertsona daude ZIUetan. Ospitaleratutakoen kopuruak behera egin badu ere aurreko egunekoarekin alderatuta, ZIUetan lau lagun gehiago daude.

Udalerrietako kasuen berri astelehena arte ez dute eguneratuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak