Positibo tasa zertxobait jaitsi da EAEn, martitzenean %4,9an kokatzen zen eta gaur %4,5ean. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19a duten 41 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 85 pertsona ZIUn daude.
Nafarroan egoera bestelakoa da eta datuek gora egin dute azken orduetan. 124 positibo atzeman dituzte, aurreko bi egunetan 70 eta 79 izan ziren baieztatutako kasuak. Ondorioz positiboen tasa ere igo egin da, %6,4ra. Gainera, beste hiru pertsona hil dira Nafarroan, koronabirusaren eraginez.