Azken orduetan, hemeretzi positibo berri hauteman dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzen sarean, eta horietatik hamazazpi izan dira Aretxabaletan atzemandakoak. Hala, bailaran, guztira 82 adineko daude kutsatuta egoitzetan: Oñatiko San Martinen dago bat eta gainerakoak Aretxabaletan.
Gipuzkoa osoan, 166 dira egoitzetan dauden positibo aktiboak, eta abuztutik hona, 472 egoiliar sendatu eta 119 hil dira.