Ez zaio beherakadari eutsi; 45 positibo atzeman dituzte bailaran

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 23a, 12:46

Herenegungo datu itxaropentsuak zapuztu dituzte atzoko emaitzek. Guztira, 45 kasu berri baieztatu dira Debagoienean: 21 Arrasaten, hamabi Aretxabaletan, bost Bergaran, hiru Oñatin, bi Leintz Gatzagan eta bana Aramaio eta Eskoriatzan.

Atzoko datuetan, azpimarratzekoa da Leintz Gatzaga, izan ere orain arte erregistratutako sei kasuetatik bi hauteman ziren atzo. Bestetik, Aretxabaleta ere aipatzekoa da, pandemia hasi zenetik 400 direlako kutsatu diren herritarrak. Ehunekotan, horrelakoa da martxotik hona erregistratutako positiboen gazta:

Gaur eguneratu ditu Osasun Sailak azken bi asteetako heriotzen datuak, eta horiek ere batu dira Debagoieneko mapara. Bestetik, horrekin batera daude, herriz herriko intzidentzia-tasak eta positibo metatuak ere:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

543 positibo, Hego Euskal Herrian

Atzo egindako 11.679 PCR eta antigeno proben %4,9k eman zuen positibo Euskal Autonomia Erkidegoan eta %3,5ek Nafarroan; 543 kasu baieztatu ziren. Horietatik 202 izan ziren Bizkaian hautemandakoak, 184 Gipuzkoakoak, 83 Arabakoak 70 Nafarroakoak eta lau bestelako lurraldeetan atzemandakoak.

Bestetik, 43 lagun ospitaleratu zituzten, eta guztira 518 pertsona daude ingresatuta Hego Euskal Herriko erietxeetan; ZIUn daudenak berriz, 103 dira.

Azken asteko heriotzei dagokienez, abenduaren 14tik 20ra bitartean 93 lagun zendu dira. Hala, azken datuen arabera, 3.980 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak