Gipuzkoarren artean pandemiak sortutako kezkak neurtzeko ikerketa bultzatu du Aldundiak

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 22a, 14:08

Herritarren iritziz, adinekoak babestea, krisiak gehien kolpatu dituen sektoreei laguntzea, kalitatezko enplegua sustatzea eta ekonomia indartzea dira, besteak beste, erakundeek lehenetsi beharrekoak.

Gizaker-ek abiatutako inkestaren erantzunak mahai-gaineratu ditu gaur Eider Mendoza bozeramaileak, eta COVID-19aren aurrean 1.200 gipuzkoarrek dituzten arazo-iturri nagusiak eta kezkak azaldu ditu.

Inkestek erakutsi dute pandemiaren ondorio ekonomikoak direla gipuzkoarrak gehien kezkatzen dituena. Ehunekoei erreparatuta, %25,3k uste du COVID-19 gaitza dela egungo arazo nagusia; %21,5ak, langabezia eta enplegua bultzatzea; %11,5ak, krisi ekonomikoa; %4,3k osasuna, %3,9k Osakidetzan hobekuntzak egitea; eta %2,3k adostasun politikoa. Pandemiaren atzetik, klima larrialdia, genero berdintasuna edota gizartearen zahartzea dira gipuzkoarren kezkak.

Bi urtetan, aldaketarik ez

Bestetik, inkesten arabera, herritarren %59,8k uste du pandemia gainditu ostean, lehengo normalitatera itzuliko direla. Nolanahi ere, bataz beste, horretarako bi urte beharko direla uste dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak