Gipuzkoako adinekoen egoitzetan positibo bakarra hauteman dute azken orduetan; hain zuzen ere, Oñatiko San Martin egoitzan. Bestalde, bailarako egoerari dagokionez, azken bi egunetan ez da aldaketarik izan.
Gipuzkoako egoerari erreparatuta, 173 positibo aktibo daude egoitzen sarean, eta abuztutik hona, 441 sendatu eta 116 hil dira.