Proba egin duten %3k eman du positibo erkidegoan; Nafarroan berriz, %4k

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 20a, 14:00

11.910 PCR eta antigeno proba egin dira azken orduetan Hego Euskal Herrian, eta guztira, 372 kasu berri hauteman dira: 126 Bizkaian, 112 Gipuzkoan, 72 Nafarroan, 60 Araban eta bi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. 

Proben bidez atzemandako kasu berrien ehunekoek behera egin dute, eta bigarren olatuko zenbateko txikiena erregistratu du Euskal Autonomia Erkidegoak: atzo egindako probetatik %3ak eman du positibo. Nafarroan berriz, %4 izan dira; herenegun,  %4,4koa izan zen.

Bestetik, ospitaleei erreparatuta, Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, 26 lagun ingresatu zituzten atzo erkidegoan, eta 98 pertsona daude ZIUn. Nafarroako Gobernuak bestalde, bost pertsona ospitaleratu zituztela argitu du, eta hemezortzi daudela Zaintza Intentsiboetako Unitatean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak