Ehunekotan aztertuta, proben %3,3k eman du emaitza positiboa erkidegoan (herenegun %3,6k) baina Nafarroan ia puntu bat igo da zenbatekoa: %3,5koa izan zen herenegun eta %4,4koa atzo.
Ospitaleetan hobekuntzarik ez
COVID-19aren ondorioz 51 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Hego Euskal Herriko erietxeetan; herenegun baino bi gehiago. Bestetik, azken datuen arabera, 118 lagun daude ZIUetan.