Hamabost positibo eta heriotza bat baieztatu dituzte GSR egoitzan

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 18a, 16:31

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako azken datuen arabera, 67 dira Aretxabaletako GSR egoitzan kutsatuta dauden adinekoak. Gainera, azken orduetan, gaitza dela-eta egoiliar bat hil dela jakinarazi dute.

Gipuzkoan 186 egoiliar daude une hauetan COVID-19arekin, eta Debagoienean, 68: bat Arrasateko Benito Mennin, eta gainerakoak Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzan. Gainera, nabarmendu behar da atzo adineko egoitzetan hautemandako kasu guztiak Aretxabaletakoak izan zirela; ez da kasu gehiago hauteman Gipuzkoan.

Bestetik, Eskoriatzako egoitzan, egoiliar batek gaitza gainditu duela jakinarazi dute, eta hortaz, bertan ez dago positiborik jada.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak