Azken datuaren arabera, 17.136 arrasatear eta aramaioar joan dira baheketara, baina oraindik proba egin ez dutenei dei egin zaie astelehen eta martitzenerako; baita orain arte aukerarik izan ez duten Arrasateko eta Aramaioko ikastetxeetako eta Unibertsitateko ikasleei ere.
Baheketara joatea Debagoieneko transmisio komunitarioa gelditu ahal izateko "modu bakarra" dela azpimarratu dute, eta mezu zuzena zabaldu diete adin tarte bateko herritarrei: "Baheketan gutxien parte hartu duten biztanleei dei egiten jarraitzen dugu, 20-40 urte bitartekoei, hain zuzen ere".
Ospitaleko Kanpoko Kontsulten eraikineko beheko solairuan egingo dira probak, orain arte bezala, eta hitzordua Arrasateko osasun zentrora (943 03 52 50) edo 900 20 30 50 telefonora deituta hartu beharko da.