Dagoeneko 16.707 pertsonak hartu dute hitzordua baheketan parte hartzeko

Imanol Beloki Unamuno 2020ko abe. 17a, 12:09

MU-n PCR azterketak egiten.

Debagoieneko Ospitalea baheketa masiboa egiten ari da Arrasaten eta Aramaion, abenduaren 14tik.  30 profesional baino gehiago ari dira lanean, goizez eta arratsaldez, sei urtetik gorako 23.500 pertsonari PCR azterketak egiteko, gutxi gorabehera. Arrasaten 22.000 laguni eta Aramaion 1.500 herritarri.

"Baheketaren helburua da Debagoieneko komunitate-transmisioa geldiaraztea. Hori horrela, gaur ere lanean jarrituko dugu. Gaur gaurkoz, 16.707 pertsonek hartu dute ordua PCR froga egiteko –Astelehenetik egubakoitzera bitartean, batzuk dagoeneko egin dute PCR-a–, Arrasateko ikastetxeak eta unibertsitateak barne", Debagoieneko Ospitaletik adierazi dutenez. Hala, gaur, unibertsitateko ikasleen partaidetza handitzeko asmoz, 20 profesional bideratuko dituzte bertara, ikasleei eta irakasleei frogak egiteko.

Harremanetan jartzeko

"Azpimarratu nahi dugu bigarren olatu honetan, inzidentzia handiena 10 eta 40 urte bitartekoen artean egon dela, eta, hain zuzen ere, adin-tarte horretan ari gara parte-hartze gutxien izaten. Beraz, herritarrei dei egin nahi diegu gurekin harremanetan jartzeko. Horretarako, Arrasateko Osasun Zentrora 943 03 52 50 edo Osarean-era 900 20 30 50 deitu dezakete".

Ospitaletik gaineratu dutenez, beharrezkoa bada, egun gehiago jarriko dituzte asintomatiko positiboak direnek, familiako eta gertukoei transmititzen ez jarraitzeko. "Guztiok elkarrekin eta adin ezberdinetako herritar guztien ahaleginarekin, hobeto eginahalko diogu aurre hirugarren olatuko eraginei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak