35 kasu positibo berri Aretxabaletako adinekoen egoitzan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko abe. 15a, 16:35

GSR Debagoiena, Aretxabaletan.

Foru Aldundiak azken 24 orduetan Gipuzkoako sarean dauden adineko egoitzetako COVID-19 kasuen berri eman du, eta jakinarazi dutenez, guztira, 46 dira positibo berriak. Horietatik 35 Aretxabaletan dagoen GSR Debagoiena egoitzan atzeman dituzte.

Emandako 35 kasu positibo horiekin, gaur gaurkoz 55 dira kasu aktiboak Aretxabaletan. Gipuzkoako adinekoen egoitzen sarean sendatutakoak, ostera, hamalau dira guztira, eta horietatik bost Eskoriatzako Jose Arana adinekoen egoitzako egoiliarrak direla jakinarazi du Foru Aldundiak. Hala, kutsatutako bakarra geratzen da Jose Arana egoitzan. Hildakoen artean, bakarra egon da Gipuzkoako adineko egoitzen sarean.

Egoitzetako langileak

Adinekoen egoitzetako langileen kasuan, 139 kasu positibo daude, Gipuzkoako 28 egoitza desberdinetan banatuta. Bigarren olatuan, orain arte, 313 langile sendatu dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak