Manu Diazen 'Garai Berriak' plataformak irabazi ditu Gipuzkoako futbol federaziorako hauteskundeak

Maialen Santos 2020ko abe. 14a, 21:21

Gaur arratsaldean egin dituzte hauteskundeak, eta Manu Diaz buru duen Garai Berriak plataforma atera da garaile. Plataforma hori arduratuko da datozen lau urteetan Gipuzkoako futbol federazioa zuzentzeaz.

Donostiako Atano pilotalekuan egin dituzte hauteskundeak, eta Manu Diaz bergararraren Garai Berriak plataforma eta Adrian Merino aretxabaletarraren Gipuzkoa: Denon Joko Zelaia ziren bi hautagaiak, nahiz eta azken horrek joan den astean atzera pausoa eman eta hautagaitzari uko egin zion.
 

Guztira 110 boto ziren banatzekoak gaur; baina batek ez du botorik eman, eta beraz, klubak eta gainontzekoak kontuan hartuta 109 boto zenbatu dituzte, guztira. Horietako 58 eraman ditu Diazek, eta aldiz, 51 Merinok. Horren harira garaileak azaldu du bazekitela lehia "estua" izango zela "alde batera zein bestera".

Bergararrak aitortu du garaipen garrantzitsua dela, eta taldeak egindako urte-beteko lanarekin "oso pozik" azaldu da. Horrez gain, botoa eman dietenei "babesa" eskertu gura izan die: "Klub asko izan ditugu alde programa ona aurkeztu dugulako".

Presidente izendapena, egubakoitzean

Ofizialki egubakoitzean izendatuko dute Diaz presidente, eta adierazi du laster hasiko direla lanean: "Lehendabizi klub guztiekin jarriko gara harremanetan aurten zer egin dezakegun aztertzeko, eta ikusteko ohiko konpetizioak hasi ote daitezkeen".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak