Jostailu bilketak izandako erantzunaren balorazio "oso positiboa" egin dute Gurutze Gorrikoek

Txomin Madina Milikua 2020ko abe. 13a, 16:28

Aste honetako hiru egunetan Arrasateko Hiper Eroskin izan dira Gabonetara begira 278 umerendako jostailuak batzen. Zuzenean emandako jostailuen kopurua jaitsi egin bada ere, jostailu-txeke guztiak agortu dituzte.

Beraien eskubideak jokoan kanpainaren barruan, Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntarioak Arrasateko Hiper Eroskin izan dira martitzenean, egubakoitzean eta atzo jostailuak biltzen. Helburua, zaurgarritasun egoeran dauden 278 umerendako jostailuak lortzea. Eta egunotan jasotakoarekin, gero eta gertuago dute hori.

"Jostailu bilketa oso ondo joan da, balorazio oso positiboa egiten dugu. Jendeak zuzenean emandako jostailuekin, beharren %10 asetzea lortuko dugu. Horretan apur bat behera egin dugu. Baina 300 jostailu-txeke era atera ditugu, eta guztiak saldu", azaldu du Debagoieneko Gurutze Gorriko presidente Javier Igartuak.

"Egunotan batutakoarekin eta astean zehar norbanakoek zein enpresek egindako ekarpenekin beharren %75-80 asetzera heldu gara. Datorren astean ere egin ahal dizkigute donazioak. Eta horrela ere eskari guztiei erantzuteko beste jasotzen ez badugu, Gurutze Gorriaren dirua erabiliko dugu. Gabonetan ume guztiek izango dute euren jostailua", gaineratu du Igartuak.

Aurten, %40 eskari gehiago

Aurtengo Gabonetara begira iaz baino %40 eskari gehiago dituzte; 200 inguru beharren, 278. Hori ikusita, denei erantzun ezingo zieten beldur zirela ere adierazi du Debagoieneko Gurutze Gorriko presidenteak, baina eskertuta agertu da oso jendearen erantzunarekin: "Aurretik inoiz lortu ez duguna lortu dugu, jostailu-txeke guztiak saltzea".

Datorren astean ere bai

Hurrengo astean zehar ere egin daiteke bat kanpainarekin, Jostailuak Debagoieneko Gurutze Gorriak Elorregin duen egoitzara eroanda, edo ES22 3035 0001 51 0010018156 (Laboral Kutxa) kontuan diru ekarpena eginda Jostailuak kontzeptuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak