Azken egunetako joera hautsiaz, positiboek behera

Txomin Madina Milikua 2020ko abe. 13a, 13:37

557 positibo berri atzeman zituzten atzo Hego Euskal Herrian egindako PCR eta antigeno probetan; bezperan baino 177 gutxiago. Egindako probak ere herenegun baino 1.381 gutxiago izan ziren.

Astean zehar egunetik egunera atzemandako kasuen kopuruak gora egin ostean, atzo joera hautsi eta bezperan baino koronabirus kasu gutxiago atzeman zituzten Hego Euskal Herrian; 557 guztira. Hori bai, horiek atzemateko egindako PCR eta antigeno probak ere gutxiago izan ziren: herenegun 10.854 egin zituzten eta atzo, 9.473. EAEn egindako proben %6ak eman zuen positibo; Nafarroan, %5,2ak

Lurraldeka, guztietan egin zuen behera atzo agertu ziren koronabirus kasu berrien kopuruak: Bizkaian 216 atzeman zituzten; Gipuzkoan, 149; Araban, 96; eta Nafarroan, 93. Gainerako hiru kasuak EAEn atzeman arren, beste erkidego batzuetako herritarrak dira

Hego Euskal herriko ospitaleetan 133 pertsona daude ZIUn COVID-19a dela eta, bezperan baino bat gutxiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak