Debagoienean atzo egindako probek herenegun egindakoek baino hamasei koronabirus kasu gehiago azaleratu zituzten: 20 kasu berri agertu ziren herenegun; atzo, aldiz, 36. Horietatik gehienak, 22, Arrasaten atzeman zituzten; Bergaran, sei kasu berri agertu ziren atzo; Oñatin, bost; eta Aretxabaletan, hiru. Datu horiekin, Eusko Jaurlaritzaren kolorerako sailkapen sisteman berriz ere gune laranjara itzuli da Oñati. Gainerako herrietan ez da aldaketarik egon: Bergarak eta Aretxabaletak gune laranjan jarraitzen dute; Arrasatek, gune gorrian.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hego Euskal Herrian ere, gora
Hego Euskal Herrian atzemandako kasuek ere gora egin zuten atzo: 12.565 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, eta horietan, 703 kasu berri atzeman: Gipuzkoan, 243; Bizkaian, 230; Araban, 122; eta Nafarroan, 106. Gainerako biak EAEn atzeman arren, ez dira bertan erroldatutako herritarrenak. Lurralde guztietan egin zuen gora atzo kasu berrien kopuruak, baina esan behar da egindako proba kopurua ere handiagoa izan zela. Hala, EAEn egindako proben %5,5ak eman zuen atzo positibo (herenegun, %6,6ak); Nafarroan aldiz, %5,5ak (herenegun, %5,3ak).
Ospitaleen egoerari dagokionez, 684 pertsona dauden Hego Euskal Herriko ospitaleetan COVID-19aren ondorioz; horietatik 138, bezperan baino bi gutxiago, ZIUn.