Bete beharreko irizpideak, hiru
- Kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500ekoa edo hortik gorakoa izatea.
- Kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa izatea udalerriari dagokion osasun eremuan.
- Azken 7 egunetan udalerrian izandako kasu positiboen kopurua 2 baino gehiago izatea.
Aramaioren kasuan, gaur gaurkoz, 996,02-koa da udalerriko intzidentzia-tasa, 1201,80-koa osasun eremukoa eta azken zazpi egunetan 8 positibo berri zenbatu dituzte.