Eusko Jaurlaritzak egiaztagiria eskatuko die Gabon jaiak ospatzeko baimendutako egunetan –abenduaren 23tik 26ra edo abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra– Euskal Autonomia Erkidegotik irtengo direnei. Atzo Urkulluk iragarritako gainerako neurriekin batera, zapatuan sartuko da indarrean hori ere.
Bestetik, egiaztapenaren zirriborroan bertan ohartaraziko da "gezurra esateak edo informazio zehatza ez emateak" ondorio penal, zibil edo administratiboak izango dituela.