Herri txikietako tabernariek intzidentzia-tasari baino, herriko egoerari erreparatu beharko diote

Uxue Igarza Loiola 2020ko abenduaren 10a

Eusko Jaurlaritzak bihar argitaratuko du buletin ofiziala, baina komunikazio agentziek aurreratu dutenez, 500etik gorako intzidentzia gainditu arren, 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan tabernak zabaldu ahalko dituzte, egoerak hala baimentzen badu.

Atzo Lehendakariak egin zuen agerraldian, erabat argitzeke geratu zen kutsatze-tasa altua duten 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan tabernek ateak ireki ote zitzaketen edo ez. Nolanahi ere, komunikazio agentziek eta zenbait komunikabidek aurreratu dutenez, buletinaren zirriborroan dio herri txikietan tokian tokiko azterketak  egingo direla erabakia hartzeko; hau da, herriaren egoera epidemiologikoa hartuko dutela kontuan.

Horrenbestez, ondoriozta daiteke, COVID-19aren agerraldiak badaude edo bilakaera epidemiologikoak txarrera eginez gero behartuko dituztela tabernak ixtera. Dena den, bihar argitaratuko den buletinean argituko dituzte xehetasunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak