Baheketara deitu dituzte Arrasateko eta Aramaioko 6 urtetik gorako bizilagun guztiak

Mirari Altube Arrese 2020ko abe. 10a, 15:11

Astelehenean, abenduaren 14an, hasi eta egubakoitzera bitartean PCR probak egingo dizkiete Arrasateko eta Aramaioko 6 urtetik gorako bizilagunei. Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarren lankidetza eskatu dute eta PCR proba egitera joateko esan.

Hitzordua bihartik, abenduak 11, aurrera eska daiteke, 08:00etatik 20:00etara bitartean, honako telefono zenbakietara deituta: Arrasateko osasun zentroa: 943 03 52 50 edo osasun-aholkua: 900 20 30 50. Aste guztian hartu ahal izango da txanda, baita asteburuan ere.

PCR probak egiteko azpiegitura Debagoieneko ospitaleko kanpo kontsulten eraikineko beheko solairuan jarriko dute, eta astelehenean hasi eta egubakoitzera bitartean egingo dituzte; ordutegia izango da: 10:00etatik 20:00etara.

Mugikortasun arazoak dituzten bizilagunei autotik jaitsi barik egingo diete proba. Hori nahi izanez gero txanda hartzerakoan zehaztu beharko da, hitzordua horretara moldatzeko; horiek arratsaldez egingo dute PCRa.

Udalerriko ikastetxeetako eta unibertsitateko ikasleek ez dute hitzordua eskatu beharrik izango, ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin antolatuko direlako.

Arrasateko bigarren baheketa

Orain dela hilabete eskas egin zuten baheketa Arrasaten, azaroaren 18an hasi eta 20ra bitartean, hain zuzen ere. Orduan, Debagoieneko OSIk emandako datuen arabera, 13 eta 40 urte arteko 6.161 pertsona zeuden deituta, eta 3.256k egin zuten PCR proba, %52,8k. Proba horietatik %2,2 izan ziren soilik positiboak, 71 kasu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak