Hogei kasu positibo Debagoienean, horietatik hamasei Arrasaten

Mirari Altube Arrese 2020ko abe. 10a, 12:47

Atzokoekin alderatuta atzemandako kasuen datuak behera egin du (hamahiru gutxiago) eta 20 dira azken orduetan positibo eman dutenak PCR probetan. Horietatik 16 Arrasaten hauteman dituzte, Bergaran bi, eta bana, Aretxabaletan eta Eskoriatzan.

Osasun Sailaren semaforoari erreparatuta, Arrasatek jarraitzen du izaten gorriz dagoen bailarako herri bakarra; eta Oñati horira pasatu da. 

Hemen azken datuak erakusten dituen mapa:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Hego Euskal Herrian 534 positibo berri

Hego Euskal Herrian 8.437 test (6.767 EAEn eta 1.670 Nafarroan) egin dituzte guztira azken orduetan; horietatik 4.864 izan dira PCRak (4.096 EAEn eta 768 Nafarroan) eta 3.573 antigenoak (2.671 EAEn eta 902 Nafarroan). Eta guztia 534 positibo atzeman dira: Araban, 99; Gipuzkoan, 135; Bizkaian, 210, Nafarroan, 88; eta beste autonomia erkidego batzuetan erroldatutakoak, 2. 

COVID-19ak jotako gaixoei dagokienez, 54 ospitaleratze berri izan dira azken orduetan, 116 daude ZIUetan eta 390 daude ingresatuta, gaur gaurkoz EAEko ospitaletan. Nafarroan, ostera, guztira 153 gaixo daude ospitaleratuak, horietariko 24 ZIUn; eta atzo hiru hildako izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak