Bergarako larrialdi zerbitzuak abenduaren 21etik aurrera zabalduko dituzte gauez

Mirari Altube Arrese 2020ko abe. 10a, 08:24

Bergarako larrialdi zerbitzuak gauez itxita egoteak "kezka sortu" du herritarren artean eta horren gainean jarduteko Debagoieneko ospitaleko gerentzia eta zuzendaritzarekin batzartu dira Bergarako alkate Gorka Artola, Antzuolako alkate Beñardo Kortabarria eta Elgetako alkate Iraitz Lazkano.

Joan den egubakoitzean elkartu ziren eta adierazi dute bileraren helburua izan zela egoeraren berri zuzenean jasotzea eta herritarren eskaera helaraztea. Larrialdietarako zerbitzua gauerditik 08:00etara itxita dago orain, eta ondorioz, herritarrek ezin dute zerbitzua bertan jaso. Horregatik, hiru udalerrietako ordezkariek larrialdi zerbitzua "lehenetara ahalik eta lasterren" itzultzeko eskatu zieten. Debagoieneko ospitaleko arduradunek azaldu zieten murrizketaren arrazoia izan dela COVID-19ak eragindako egoerari aurre egiteko pertsonalaren birkokatzea. Eta alkateei jakinarazi zieten abenduaren 21etik aurrera berriz zabalduko dela gaueko larrialdi zerbitzua.

Eskualdean pandemiak eragindako egoera ere izan zutela berbetarako gai aipatu dute alkateek, eta herrietan aurrera begira har daitezkeen prebentzio neurriak aipatu zituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak