Guztira 37 positibo berri erregistratu dituzte; horietatik 22, Arrasaten. Gainerako kasuak Eskoriatzan (5), Aramaion (3), Bergaran (2), Oñatin (2), Antzuolan (1), Aretxabaletan (1) eta Elgetan (1) hauteman dituzte.
Bergarak hobera egin du
Bergara laranja kolorez markatuta ageri da gaur Osasun Saileko semaforoaren sisteman –orain arte gorriz zegoen–. Herri horretako azken hamalau egunetako intzidentzia-tasa 500etik jaitsi da: 499,87koa da gaur.
Hego Euskal Herrian 430 kasu berri
Hego Euskal Herriko kutsatzeei dagokienez, 430 izan dira azken orduetako kutsatzeak. EAEn 6.616 test diagnostiko egin ziren eta 369 kasu baieztatu ziren. Zehazki, 145 Gipuzkoan, 140 Bizkaian, 81 Araban eta hiru bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Gipuzkoako birsorkuntza tasa 0,84koa da, gainera.
Nafarroan, bestetik, 1.358 test egin ziren atzo eta horietako 61ek eman zuten positibo.
Ospitaleetan, azkenik, atzo 59 pertsona ingresatu zituzten, eta azken datuen arabera, 384 lagun daude guztira ospitaleratuta; horietatik 128 ZIUn.