Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko egunean zehar egin ziren 6.985 COVID-19 diagnosirako probetatik, 452 positibo izan direla baieztatu du (%6,5). Nafarroako Gobernuak, bestalde, atzo 1.067 proba egin zirela eta horietatik 66 positibo izan direla konfirmatu du (%6,2).
Euskal Autonomia Erkidegoan positibo izan direnetatik, 83 Araban, 224 Bizkaian eta 144 Gipuzkoan atzeman dituzte. Bestalde, ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta gaur gaurkoz gaitza duten 130 pertsona daude ZIUn.