Euriagatik abisu horia ezarri dute, 18:00etara arte

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko abe. 6a, 10:17

60 l/m² baino gehiago pila daitezke zenbait lekutan, Euskalmet agentziak azaldu duen moduan. Gainera, elur-kota, 700-900 metrotan kokatuko da.

Euskalmet agentziak abisu horia iragarri du domekako 18:00etara arte, prezipitazioak iraunkorrak izango baitira Gipuzkoan eta Bizkaian. Kantauri isurialdeko zenbait lekutan 60 l/m² baino gehiago pila daitezke, eta zenbait tokitan zaparradak iraunkorrak eta trumoitsuak izan daitezke, eta txingorra ere bota dezake.

Gainera, elur-kota 700-900 m-ra egongo da, baina arratsalderako kota igo egingo da. Ekaitz eremuetan, prezipitazioa iraunkorra den tokietan edo ekialdean, elur-kota beherago egon daiteke.

Bihar, abenduak 7, elur-kota igo egingo da barnealdean, baina elurra dela eta abisu horiak jarraituko du.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak