196 positibo berri atzeman dituzte Gipuzkoan

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko abe. 5a, 12:30

Atzo egin zituzten 8.041 PCR probetatik 520 positibo atzeman ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Gainera, EAEn, 33 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta guztira 130 lagun daude ZIUn.

Egubakoitzean egin zituzten PCR probetatik (8.041 proba) 520 positibo baieztatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Hau da, egindako proben %6,5 a izan ziren positiboak. Nafarroan, 1.675 PCR proba egin zituzten atzo, eta horietatik 99 izan dira positibo. Nafarroako positiboen tasa, beraz, %5,9an kokatu da.

Lurraldeen arabera, 90 positibo baieztatu dituzte Araban, 233 Bizkaian eta 196 Gipuzkoan. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko beste kasu bat ere atzeman dute.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta gaitza duten 130 pertsona daude ZIUn gaur gaurkoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak