Iturbideko egoiliarrak gaitza gainditu du, eta Aretxabaletako GSRn beste kasu bat baieztatu dute

Maialen Santos 2020ko abenduaren 4a

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, koronabirusak kutsatuta zegoen Arrasateko Iturbide egoitzako pertsona sendatu egin da azken orduetan. Hori horrela, gaur gaurkoz kasu aktiborik ez dute egoitza horretan. Bestetik, azken orduetan koronabirus kasu positibo bat hauteman dute Aretxabaletako egoitzan. Dagoeneko bost dira kutsatuak. Azkenik, Eskoriatzako Jose Aranako bederatzi kasuek aktibo jarraitzen dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak