Elur-kota 500 metrora jaitsi daiteke zapatuan, eta zuritzera ere iritsi daitekeela iragarri dute. Gaur eta domekan berriz, kota hori ez da hain baxua izango; 700 eta 1.000 metro artean kokatuko da.
Bestetik, aurreratu dute zaparrada txiki-ertainak botako dituela egunotan, eta txingorra eta ekaitzak ere izan daitezkeela.