Euskaraldia ariketa sozial masiboa izan dela nabarmendu dute ekimenaren balorazioan

Ainhoa Arana 2020ko abe. 4a, 12:48

Gizarteak euskararekiko duen herri-gogoa ariketarako "hauspoa" izan dela nabarmendu eta batzordeek eta entitateek egindako lana eskertuko dute.

Gaur Euskaraldiaren bigarren edizioaren balorazioa egin dute ekimenaren sustatzaileek 'hizkuntza praktika berriak sortzen ari gara' leloa zabalduz. Azken 15 egunetan Euskal Herriko milaka ahobizi eta belarriprestek egindako ariketa soziala berriro ere masiboa izan dela azpimarratu dute. Aurten zailtasunak izan dituzten arren, gizarteak euskararekiko duen gogoa, ariketarako “hauspoa” izan dela azaldu dute antolatzaileek.

179.780 lagunek eman du izena Euskaraldian, horietatik %77ak ahobizi modura eta %23ak belarriprest rolean. Izena eman duten partaideen artean %29ak lehen aldiz hartu du parte ekimenean. Lurraldeei dagokionez, Gipuzkoa izan da parte hartzaile gehien izan dituen probintzia eta adin tarteei erreparatuz gero, partaideen %35ak 30 eta 44 urte artean ditu. Azkenik nabarmentzekoa da izena emandakoen %62 emakumeak direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak