Beste 33 kasu atzeman dira bailaran

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 3a, 13:14

Pandemia hasi zenetik, 97 pertsona hil dira Debagoienean; 49 Arrasaten, 26 Bergaran, hamar Oñatin, zazpi Aretxabaletan, lau Eskoraitzan eta bat Elgetan. Eta Hego Euskal Herriari dagokionez, azken datuen arabera, guztira 3.591 lagun zendu dira.

Datuen bilakaerari dagokionez, atzo herenegungo zenbateko bera erregistratu zen Debagoienean. Guztira, 33: hamasei Arrasaten, zazpi Bergaran, bost Aretxabaletan, hiru Oñatin eta bana Aramaion eta Eskoriatzan. Horrenbestez, 3.820 dira bailaran metatutako kasuak.

Debagoieneko Ospitaleari erreparatuta, berriz, hamabi lagun daude ingresatuta COVID-19arekin, eta beste hiru dira emaitzaren zain ospitaleratuta daudenak. Bestetik, etxean ingresatutakoak ere beste hiru dira.

Bestetik, bailarako intzidentzia datuek orokorrean behera egin duten arren, Arrasatek jarraitzen du EAEko egoera zailenean; gorriz dauden herrietatik daturik altuena du: 1518,72. Bergara zen herenegun hirugarren postua hartzen zuen herria, baina atzo erregistratutako datuak beheranzko joera hartu du eta laugarrena da 773,13rekin.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Hego Euskal Herrian, atzo 11.246 PCR eta antigeno proba egin zituzten eta %6,5ek eman zuen emaitza positiboa EAEn eta %7k nadarroan; datuak ez du hobera egin erkidegoan eta nabarmen okertu da Nafarroan. Orotara 748 izan ziren erregistratutako kasuak: 296 Bizkaian, 241 Gipuzkoan, 116 Nafarroan, 94 Araban eta bakarra bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.

Bestetik, oinarrizko birsorkuntza datuak gora egiten jarraitzen du, aste honetako joerari eutsiz. Atzo 0,94ko zenbatekoa erregistratu zen Araban eta 0,85ekoa Gipuzkoan. Halere, 1etik beherakoa da eta hortaz, pandemia "hedatzen ari ez dela" ondoriozta daiteke.

Ospitaleetan, 36 pertsona ingresatu zituzten atzo eta guztira, 617 dira erietxeetan daudenak; horietatik 157, ZIUn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak