37 kasu berri hauteman dira Debagoienean, azken orduetan

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 1a, 12:56

Hemeretzi positibo baieztatu dira Arrasaten, zortzi Bergaran, sei Oñatin, bi Aramaion eta bana Aretxabaletan eta Elgetan. Azken datu horiek batuta, bailaran, 3.754 dira pandemia hasi zenetik metatu diren COVID-19 kasuak.

Atzo egindako probek herenegun baino hiru kasu gehiago atzeman dituzte bailaran, eta hainbat udalerritako zenbateko metatua borobildu dute. Oñatin, 500 dira gaitza hartu duten herritarrak eta Elgetan berriz, 40.

Bestetik, Debagoieneko datuak ehunekotan banatuz gero, Arrasate da gaztaren zati handiena hartzen duen herria (%46,1), baina atzetik ditu Bergara (%20,2), Oñati (%13,7) eta Aretxabaleta (%10,6).

Bestetik, hona hemen atzo erregistratutako datuak biltzen dituen mapa:

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Hego Euskal Herrian berriz, atzo 10.062 PCR eta antigeno proba egin ziren, eta 553 kasu atzeman zituzten. Beste modu batera esanda, %5,6k eman zuen emaitza positiboa EAEn (herenegungo ehuneko bera da) eta %4,8k Nafarroan. Lurraldeka, 222 positibo izan ziren Bizkaian erregistratutakoak, 186 Gipuzkoakoak, 71 Arabakoak, 67 Nafarroakoak eta zazpi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artekoak.

Ospitaleei erreparatuta, 49 lagun ingresatu zituzten atzo erkidegoan, eta 688 pertsona daude guztira erietxeetan. Halere, oraindik ZIUn dauden pertsonak 166 dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak