Zortzi positibo bakarrik atzeman dituzte Aretxabaletan egindako baheketan

Mirari Altube Arrese 2020ko azaroaren 30a

Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako 1.652 herritarrek egin zituzten PCR probak joan den eguen eta egubakoitzerako deitutako baheketan. Debagoieneko ESItik adierazi dutenez eskualdeko gainerako udalerrietan egindako baheketetan baino positibo gutxiago atzeman da, zortzi bakarrik, % 0,5ekoa izanik tasa.

13 eta 40 urte arteko 3.171 biztanle zeuden deituta eta Aretxabaletako %47,8k hartu dute parte baheketa horretan, Eskoriatzako %46,5 herritarrek eta Leintz Gatzagako %55,5ek. Ikastetxeetan lan egin edo ikasten duten 178 laguni ere egin dizkiete probak.

Baheketa honetan, 21 listu-test ere egin dira, bi tekniken bitartez jasotako emaitzak alderatzeko.

Proba egitera joandako herritar guztiak eskertu dituzte "kasu positiboak detektatzea eta ondoren isolatzea delako modu bakarra komunitate-transmisioa saihesteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak