Beherantz jarraitzen du positibo kopuruak Gipuzkoan: atzo, 209

Miren Arregi Amasorrain 2020ko aza. 29a, 13:01

Beheranzko joera  garbia da. Euskal Autonomia Erkidegoan 512 kasu positibo zenbatu dituzte azken orduetan, aurreko egunean baino 106 gutxiago eta positibotasun tasa egonkortu egin da, %5,5ean. Nafarroan ere, beherantz egin du nabarmen kopuruak, azken orduetan 66 kasu zenbatu baitira, abuztua ezkero zenbatu den zifrarik txikiena.

Lurraldeka, Bizkaian 217 izan dira positiboak, Gipuzkoan 209 eta Araban 81. Beste bost hauteman dituzte beste erkidego batzuetako pertsonetan. Atzo, Euskal Autonomia Erkidegoan 27 pertsona ospitaleratu zituzten, eta une honetan Zaintza Intentsiboko Unitateetan daudenen kopurua 132koa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak