Euskal Autonomia Erkidegoan guztira 618 kasu zenbatu dituzte azken orduetan, aurreko egunean baino, sei gutxiago. Guztira 11.609 proba egin ziren eta positibotasun tasak ere beherantz jarraitzen du (%5,3). Lurraldeka, Araban 73 kasu hauteman ziren, Bizkaian 309 eta Gipuzkoan 233. Ospitaleratuak, 47 izan ziren, eta une honetan 130 lagun daude Zaintza Intentsiboko Unitateetan.
Nafarroan, aldiz, 105 positibo hauteman ziren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.