21 positibo berri erregistratu ziren atzo Arrasaten, bost Bergaran eta bana izan ziren Antzuolan eta Oñatin baieztatutakoak. Atzoko beherakada horrek isla izan du intzidentzia datuetan ere, eta Oñati eta Aretxabaleta gune laranjatik gertuago kokatu ditu. Datu guztiak daude mapa honetan:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Euskal Autonomia Erkidegoari erreparatuta, atzo egindako 11.233 PCR eta antigeno proben %5,6k eman du emaitza positiboa: guztira, 624 kasu berri erregistratu dira. 307 izan dira Gipuzkoan, 224 Bizkaian, 85 Araban eta zortzi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Eta oinarrizko birsorkuntza tasari dagokionez, 0,76koa izan zen atzoko datua Gipuzkoan eta 0,83koa Araban.
Bestetik, 63 lagun ospitaleratu zituzten atzo erkidegoko erietxeetan, eta guztira, azken datuaren arabera, 548 dira ingresatuta daudenak; horietatik 132 ZIUn daude.
Nafarroako datuak, batzeke
Nafarroako Gobernuak datuak eguneratu ahala osatuko da albistea.